Image default
Argitalpenak

Bidenteak gara

Saiakera – Artikulu bilduma

Egileak: Patricia Urrutia Urieta, Amaia Irazabal Blanco, Iñaki Ziarrusta Hernaez, Itziar Rekalde Luzarraga, Ane Gebara Gonzalez de Axpuru, Gontzal Uribe Cuerno, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Horman Poster kolektiboa, Telmo Irureta Uria eta Maite Aizpurua Olaizola, Eneritz Artetxe Aranaz, Josune Velez de Mendizabal Fernandez de Garaialde, Formol Laborategia, Oier Guillan Bermudez.

Hitzaurrea: Arantzazu Fernandez Iglesias.

Argitaratzailea: EHAZE-Antzerkizale elkartea eta Baratza aretoa (Zurrunbilo jaialdia).

Sinopsia:

2020ko udaberrian, beste hainbat ekitaldirekin gertatu bezala, bertan behera geratu zen Gasteizko Baratza Aretoak antolatu ohi duen Zurrunbilo jaialdia. Ohiko moduan, euskarazko dramaturgia berriei erakusleihoa eskaintzeaz gain, gogoeta gune zabala izatea zuen xede jaialdiak. Baratza aretoko lagunek Zurrunbiloko topaldia egiteko ahalegina egin zuten. Jende ugari bildu zen pantailaren aurrean gogoeta egiteko. Esan gabe doa, telematikoki asanbladak egitea eta gogoetak partekatzea ez da batere erraza, eta topaldia sinbolikoa izan zen batez ere. Baina garrantzitsuena eginda zegoen: saretze baten hastapena, dramaturgia berriei sektore eszenikoaren errealitatea bisibilizatzea, egun euskaraz Euskal Herrian lan egiteak dakarren problematika ikustaraztearekin batera. Hari horretatik tiraka, esku artean duzun proiektua sortu zuten Baratzakoek, EHAZEekin elkarlanean: topaldi digitalean parte hartu zutenei iritzi artikulu bat idaztera gonbidatu zituzten, modu libre eta sortzailean, pauta bakarra jarrita: imajinatu gure egoera epe laburrera, bidente eszenikoak bilakatu gaitezen.

Erlazionatuak

Arestiren nazioa, antzerkia

Admin

Stereo

Admin

Arrastoak

Admin

Iruzkina egin