Identitarteak

2023-04-25 | EHAZE
  • Gilkitxaro
  • 2023-04-21
  • 20:00
  • Kotxepin kultur etxea (Lemoa)

Estreinaldia: apirilaren 21ean, 20:00etan, Lemoako Kotxepin kultur etxean.

LANTALDEA:

Oholtzan: Galder Perez, Ane Zabala eta Aitor García de Vicuña (Gartxito).

Testua: Lutxo Egia.

SINOPSIA:

Identitarteak antzezlana Gilkitxaro taldearen lan berria da. Taldeak 25 urte bete ostean haien buruari nor eta zer diren galdetzen diote. Beti ere komediatik eta jolasetik planteatzen dituzte zalantzak. Beti ere ikuslearengandik gertu eta kabareta laztantzen botatzen dituzte galderak. Ane Zabala eta Galder Perez galdera berri eta zaharrekin jolasten jarraitzeko asmotan, Lutxo Egia idazlearen testua abiapuntu hartu eta Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariarekin antzezlana sortu dute.

Ari ala ez ari Izan ala ez izan, antzerkiaren galdera handietakoa izan, bada. Aritu ala ez aritu, hori ere bada teatroaren beharrezko jolasa. Antzerki lan honetan jokatzen duten pertsonaiak zerbait, norbait, izatera aritzen dira, solasean, jolasean. Etengabeko bilaketa den solasaren jolasean arituko dira, galduko dira eta aurkituko dira. Pertsonaiak ala ez pertsonak. Identitateak ala identitarteak. Identitate hitza aipatu gabe, terminoa eta terminoekin soka batean galtzeko moduko jolasa planteatzen dute Finn eta Seric protagonistek. Beti ere umorez, jolasa bestela ez baita jolas. Eta baita ironiaz beti ere, solasa bestela ez delako solas. Absurdua, ezta? Bai, izan bada, badelako. Hala ari delako.