Album

2021-06-11 | EHAZE
  • FORMOL laborategia
  • 2021-06-19
  • 19:00
  • Lekuona (Errenteria/Orereta)

AURRESTREINALDIA ekainaren 19an Errenteria/Oreretako Lekuona aretoan.

Eztena jaialdiaren barruan, ZUBI deialdiarekin elkarlanean (ikus HEMEN).

FITXA ARTISTIKOA:

Zuzendaria: Edurne Azkarate.

Aktoreak: Intza Alkain, Mikel Ibarguren.

Argiak: Miriam Ubanet.

SINOPSIA:

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?
Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?
Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.
Baina zer daukagu guk esateko?
Zer espero da gutaz?
Nor gara gu?

Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.

Ongi etorri gure kaiolara.