- Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola.
- 2024-02-16
- 20:00
- Zumaia (Aita Mari)
SINOPSIA:
Errudunak gara? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erruak askatu nahi ditugu?
Oholtza bat. Hiru emakume. Olagarru bat.
Errua desagerrarazteko saiakera bat. Garbitzeko, gainetik kentzeko. Gorputzetik, plazeretik, fantasiatik. Hiru aktore dena ematen helburu bakar batekin: herri horretako erruekin amaitzea. Lortuko dute?
LANTALDEA:
Aktoreak / Sortzaileak: Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola.
Kanpo-begirada: Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga.
Dramaturgia: Maialen Diaz Urrutia.
Musika: Pascal Gaigne.
Argi diseinua: Arantza Heredia.
Espazio eszenikoa: Eva Fernandez.
Jantzitegia: Nati Ortiz de Zarate.
Irudia eta diseinua: Iurre Aranburu.
Teknikariak: Arkaitz Garralda eta Anartz Beobide.
Ekoizpena / Salmenta: Antzerki Aroak eta TTIPIA.
GEURETIK SORTUAK bekari esker eta ZUMAIA herriaren babesean sortu eta ekoiztutako antzezlana.