- Metrokoadroka
- 2024-01-14
- 18:00
- Usurbil (Sutegi)
SINOPSIA:
Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, gure buruari eta publikoari galdera hau eginez: “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”.
Konferentzia performatiboa eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.
Artxibo biluzia I. Joan Mari Torrealdai Ikerketa Bekari esker Metrokoadroka kolektiboak sortu duen proiektua da, hiru ardatzekin: pieza eszenikoa, idazketa/performance tailerra eta argitalpena.
LANTALDEA:
Taldea: Metrokoadroka kolektiboa.
Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran.
Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan.
Argiak: Imanol Garcia.
Ikerketako zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
Ekoizpena: Josu Zubia.
Promo argazkiak: Amets Badiola Rubio.
Proiektuan kolaboratzaileak: Danele Sarriugarte, Maria Elorza, Nagore Legarreta.
Bidelagunak: Azala kreazio espazioa, Kampai espazioa, Laudioko Kultur Faktoria, Ehuntze espazioa, Baratza aretoa, La Monstrenka aretoa.
Bultzatzaileak: Jakin Fundazioa eta Usurbilgo Udala.