XI. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian parte hartzeko epea zabalduko da uztailaren 1ean

2020-06-26 | EHAZE

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XI. Proiektu Deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 1an abiatu eta irailaren 24an amaituko da. Aurten bi dirulaguntza eskainiko dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu, eta finalistak, 3.200 euro.

Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburu nagusia.

Bestalde, kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta, hedapena eta ikustaldia), orokorrean sorkuntza eta ekoizpenak dira kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Gauzak honela, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburu nagusia.

Kontuan hartzekoa da, era berean, orain aurkezten dugun hamaikagarren deialdi honen xedea ez dela dirulaguntza soilik, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako proiektuen sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, hamaikagarren deialdi honetan landutako obren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan (2021ko otsaila eta martxoa bitartean). Hain zuzen ere, aukeratutako antzezlanetako bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu hiriko beste hainbat tabernetan.

2011n abiatu genuen lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko hamar deialdietan, 68tik gora izan dira aurkeztutako Poltsiko Antzerki proiektuak.

Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.

[penci_button link=”https://ehaze.eus/wp-content/uploads/2019/06/OINARRIAK-2020_2021.pdf” icon=”fa fa-download” icon_position=”left” text_color=”#ffffff” background=”#05a2d3″ target=”_blank”]PDF[/penci_button]OINARRIAK

[penci_button link=”https://ehaze.eus/wp-content/uploads/2019/06/ESKAERA-INPRIMAKIA-20-21.pdf” icon=”fa fa-download” icon_position=”left” text_color=”#ffffff” background=”#05a2d3″ target=”_blank”]PDF[/penci_button]ESKAERA