Katiuska antzerki taldeak “Armiarma” estreinatuko du

2022-05-18 | EHAZE

Katiuska antzerki taldeak “Armiarma” antzezlana estreinatuko du maiatzaren 20an 19:30ean Elduaingo Intzenen. Ondoren hainbat data lotu dituzte, jarraian dituzue guztiak.

Sinopsia:

Ongi etorri Armiarma S.A.-ra! Lana, lana eta lana! Sar zaitez armiarmasarearen barruan, eta hor topatuko dituzu nagusiak eta langile xumeak, makina-gizakiak edo gizaki-animaliak, arma-fabrikatzaile umoretsuak eta coach motibatzaileak. Gauzarik zentzugabeenak gertatzen dira Armiarma S.An: ia-ia errealitatean bezainbeste.

Emanaldiaren azalpena:

Armiarma Katiuska antzerki taldearen sorkuntza da osoosorik, talde-jolasaren, -hausnarketaren eta -lanaren fruitu.
Esketxez osatuta dago antzezlana, eta ordubete inguru irauten du. Zati guztiak nolabait loturik egonik ere, genero eta molde ezberdinak probatu nahi izan ditugu. Lan mundu garaikidea eta armagintza bezalako gaiak jorratzen saiatu gara modu kritiko eta umoretsuan.

Aktoreak:

Idoia Bengoetxea, Idoia Gereñu, Olatz Godoy, Xabi Gomez, Ander Malbadi.