Daniel Landartek “Euskal komedien historia Lapurdin eta Baxenabarren” txosten tematikoa publikatu du

2022-06-09 | EHAZE

(Iturria: EKE).

Daniel Landart antzerki idazleak eta Antzerkilarien Biltzarreko lehendakari-sortzaileak Ipar Euskal Herriko euskarazko teatroaren gaur arteko historia aberats horren bilduma bat egiten digu atal honetan, besteak beste idatzi duen “Komediaz komedia Lapurdin eta Baxenabarren, 1945-1970” (Elkar, Baiona, 2019) liburuan oinarrituz.

Ikus HEMEN txosten osoa.

“Ipar Euskal Herrian, antzokietan egiten den antzerkia aski gauza berria da. Lehen antzerki gelak 1920 urteetan eraikiak izan ziren.

Baserrietako sabai batzuetan, eskola giristinoetako aterpeetan edo parrokietako zinema aretoetan antzeztu euskal teatroa 1922an abiatu zen Senperen eta Hazparnen.
Apezek eragin handia ukan zuten, bai idazle gisa, bai gazteen moldaketan, eta hori berrogeita hamar bat urtez. 

Derragun beraz Lapurdin eta Baxenabarren egin komediek ehungarren urteburua ospatzen dutela.”