Bonbon beltz taldearen “Gure xaharrak” lanaren berrabiatzea Oiartzunen

2021ean emanaldi parea eskaini ostean, Bonbon Beltz antzeztalde xiberotarrak GURE XAHARRAK antzezlana jarri du berriz ere martxan. Lehenengo hitzordua Oiartzunen izango da, otsailaren 18an 19:00etan.

2024-02-08 | EHAZE

Antzezlana Maika Etxekopar-ek zuzendu du, eta testuan Itxaro Bordaren laguntza izan du. Antzezlana 12 urtetik gorakoentzat da.

Sinopsia:

Urtxintx Urdinak zaharren egoitzan, etekin ekonomikoa helburutzat hartuta dago antolatuta lana, eta talka egiten du zaintzari lotutako harremanen funtsezko gizatasunarekin.

Egun hauetan bereziki, elektrikoa da giroa. Lantaldean ondoeza eta sentsibilitatea areagotzen dira, eta lehertzeko zorian dago osasun arduraduna.

Antzerki honetan zaharrak txotxongiloak dira. Barrearen eta negarraren artean, arretari lotutako harremana eta menpekotasunari buruzko obra da.