Maryse Urrutiren “Bazen behin internet” antzezlana osorik sarean

2021-01-20 | EHAZE

(Iturria: Argia/Kanaldude.tv)

Data, heroi tematsua, Interneten bizi da eta datu-paketeak garraiatzen ditu zuntz optikozko bideetan, sareko biztanle misteriotsuen xerka. Abenturaz beteriko bidaia da, zuntz optikoan eta elektrizitatean zehar. Interneten funtzionamendua irakasten digu, ikasten ari garela ohartu gabe. Behin bazen Internet ipuin konektatuak antzerkia eta teknologia berriak nahasten ditu, Interneten funtzionamendua haurrei (eta helduei) kondatzeko, gure ordenagailuen barnetik. Benetazko iniziazio ibilbide bat.

Zuzendaritza eta antzezlea: Maryse Urruti.