Image default
Estreinaldiak

Naon Tokin (Dejabu konpainia, Rodriguez & Ndungmandum)

Ekainaren 18-19-20an Errenteria/Oreretako EZTENA jaialdian.

(Ordutegiak: HEMEN)

SINOPSIA:

Dejabu konpainiaren azken proposamena narratiba eszeniko berrien bilaketan sakontzeko nahi batetik abiatzen da, ikusleak arte eszenikoak modu berri batean bizitzeko artefaktu bat sortzeko gogotik. Eszena formatuaren poetika eta abstrakzio gaitasunean sakontzeko desiotik.Ezohiko antzerki proposamen honek, site specifik moduan, ikuslea dramaturgiaren erdigunean kokatzen du, esperientzia murgiltzaile batean.

Atrakzio sentikorra da NAON TOKIN. Interbenitutako eraikin publiko batean zehar ikusleak egingo duen bidaia bat. Atrakzio parke tradizionalen bertsio gaurkotua. Talde txikitan egingo du bidaia ikusleak oinez, ordu betez eraikinean zehar.

Jolas baten moduan, komunitateaz eta norbanakoaz hausnartzera gonbidatzen du lanak. Zentzumenei eta sentsazioei arreta berezia jarriz. Gorputzak paisaia emozional ezberdinetan kokatzera gonbidatuz.

Erlazionatuak

Eresia (Oier Zuñiga)

Admin

Antigone edo ezetzaren beharra (Horman Poster)

Admin

Tribiz, baserri galdue (Jon Ander Urresti)

Admin

Iruzkina egin