Image default
Estreinaldiak

Love & Money (Pabiloi 6)

Estreinaldia: Bilboko Pabiloi 6, azaroaren 4tik 27ra ikusgai.

LANTALDEA:

Zuzendaritza: Cécile Marquette.

Testu egilea: Dennis Kelly (euskarazko bertsioa Idoia Barrondo egin du).

Aktoreak: Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz García Alonso, Miriam K. Martxante, Aiora Sedano.

SINOPSIA:

David maitemintzen ari da.

Arrazoi profesionalengatik frantzez batekin duen emailen elkartrukatzeak maitasunean sinetsarazten dio berriro. Baina Davidek sekretu bat dauka. Sekretu hori jasanezina da, eta emaztearen heriotzaren benetako inguruabarrei buruzko aitorpen txundigarri batera eramango du.

Jess maiteminduta dago.
Zoriontasuna erosi daitekeela uste du, baina ez da merkea kredituak eta zorrak erraz pilatzen diren mundu honetan.

Alderantziz kontatutako fabula garaikide ilun honetan, Dennis Kellyk planteatutako funtsezko galdera hau izan liteke: zer geratzen da maitasunarekin diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean? Zorpetutako bikote baten infernuetara jaitsiz, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz galdetzera gonbidatzen gaitu. Baita geure nahiez ere.

Informazio gehiago: https://pabellon6.org/event/love-money/?funciones=true&lang=eu

Erlazionatuak

Harri orri ar

Admin

Album (Formol)

Admin

Ilargian (Zurriolako Antzerki Eskola)

Admin

Iruzkina egin