Ivanka

2022-05-05 | EHAZE
  • Piszifaktoria Laborategia
  • 2022-07-05
  • 19:00
  • Kontadores (Donostia)

Estreinaldia: 2022ko maiatzaren 7an, Kontadores gunean, Poltsiko Antzerki jaialdiaren barruan.

LANTALDEA:

Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon.

Musika eta soinu espazioa: Igor Arzuaga.

Karakterizazioa eta jantziak: Irati Agirreazkuenaga.

Espazio eszenikoa eta ekoizpena: Piszifaktoria.

SINOPSIA:

Ivanka gure herrira iritsi den ekialdeko etorkin gizajo bat da. Haren kontakizunari esker jakingo dugu zergatik utzi behar izan zuen bere herria eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deserosoa egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…