Image default
Estreinaldiak

Iluntzen (Mairu antzerki tailerra)

Otsailak 27, 18:00etan, Lesakako Harriondoa antzokia

FITXA ARTISTIKOA:

– ZUZENDARITZA: MAIRU
– KANPO BEGIRADA: Manex eta Ximun Fuchs
-TESTUA: Gaizka Sarasola
– AKTOREAK: Iban Gar ro, Gaizka Sarasola, Juanen Saralegi, Ritxi Abril
– SOINU DISEINUA: Ibai Gogortza
– ARGI DISEINUA: Andoni Mendizabal
– AHOTSA eta BAREA: Josune Etxepare
– TXOTXONGILOAK eta ELEMENTUAK : Battitt Halsouet
– ATREZZOA: Eduardo Conde et a Beñat Saralegi
– ARGAZKIAK et a KARTELA: Maider Arriet a
Soinu ekarpenak: soinumapa.net ; J.S.Bach ´ Alessandro Marcello´

SINOPSIA:

Ibai baten ertzean dagoen herri batean bizi dira Erramun Joakin, Mari Pili eta Shepherd Jauna. Beraiekin dago Cristobal ere, ibaia gurutzatu nahi duen jendea laguntzeko prest dagoen erraldoia. Kezkaturik daude herria husten ari delako; jendez gutxitzen… Garai batean aberatsa izandako lekua, iluntzen ari da. Iluntasuna nagusitzen ari da. Ez da ontzirik gerturatzen aspaldian. Ez dute bisitaririk jasotzen. Eta Enara, argia ematen dien gaztea ere, kanpora joatekoa dela jakitean, etsipena eta kezka nagusitzen dira. Nola eragotzi herria
itzaltzea? Nola biziraun?

Azkarregi doanarentzat geldirik dagoena desagertzen da; desegin.

Zaharkitzen dira herriak. Gazteek ihes egiten diote, halabeharrez, zerbait hobearen bila, edo ez dutelako bertan beraien lekurik aurkitzen. Garai batean aberatsa izandakoak, aberastasunak zabaldutakoa,
kanpotik aberatsak ere erakarritakoak, isolaturik gelditzen ari dira; bizirauteko ia esperantzarik gabe. Bazterreko jendeari mugak itxi nahian ibiltzen gara, eta mugatuak bilakatu gara gu ere. Abiada
bizian mugitzen den mundu honetan, bazterrean gelditzen dira lekuak; bazterrean gelditzen da jendea.
Mikroipuinak, elkarrizketa biziak eta isiluneak tartekatuz, alegiazko istorio batean barneratu nahi du Mairu Antzerki Tailerreko lan honek. Surrealismo magikoaren kutsua eman, baina errealitatearen iluntasunari ihes egin gabe. Idazkera poetikoan sakondu, eta gordintasuna azalerazi.

Alegia klasikoetan bezala, antzezlan honetan ere animaliak dira protagonista; baita mito eta kondairetatik eratorritako pertsonaiak ere. Pertsonak diruditen animaliak, edo animaliak diruditen pertsonak. Alegiazko pertsonaiak azken finean.

Erlazionatuak

“Fadoak entzuten zituen gizona” (Xake Produkzioak)

Admin

Matriuska (Kamikaz + Ttak teatroa)

Admin

Delikatuak

Admin

Iruzkina egin