Igel euria

2020-02-16 | EHAZE
  • 2020-02-15
  • 19:30
  • Lugaritz Kultur Etxea (Donostia)

2020 – otsailak 15 – 19:30
Donostia (Lugaritz kultur etxea)

Lan taldea:

-Zuzendaria: Garbi Losada.
-Aktoreak: Mila Espiga / Lierni Fresnedo, Isidoro Fernández, Tomás Vitoria, Sandro Laboni.
-Beste partaideak: Ruth Maqueda, Manuel Vázquez, Pilar Suárez, Izar Langa, Fran Aristu, Alberto García, Itziar Vaquero.

Sinopsia:

Ados Teatroaren azken estreinaldia konpainiak buruko gaixotasuna diagnostikatua zuten dozena bat lagunekin batera garatu zuen Que nadie camine por mi mente con los pies sucios sortze-laborategitik sortutako material dramatikotik sortu da. Lloviendo ranas ikuskizuneko antzezle-zerrenda ere gaixotasun mentalaren diagnostikoa duten eta ez duten pertsonek osatzen dute, baina betiere aldarrikatuz gaixoak baino lehen pertsona direla. Emaitza komedia dramatiko bat da, nahasmendu bat duen emakume batek bere buruaz beste egiteko zorian dagoela abiatzen dena. Flashback gisa, protagonistaren eskutik, bidaia bat egingo dugu haren bizitzara, haren gaixotasunaren prozesua ezagutuko dugu, haren ukazio istorioa, onarpenaren fasea, beldurrarena, buru-argitasunarena, umorearena, errebeldiarena… Barre eta negar egingo dugu harekin, osasun mentalaren bide luzea eginez, iraganaren eta orainaren artean, joan-etorrian. Bidaia emozionala da, surrealista batzuetan, hasierara itzuliko dena. Bere burua botako du ala ez?