Harri orri ar

2020-02-01 | EHAZE
  • Lan Taldea
  • 2020-02-19
  • 20:30
  • Principal Antzokia (Gasteiz)

2020 – otsailak 19 – 20:30
Gasteiz (Principal Antzokia)

Lan taldea:

Egile eta Zuzendaria: María Goiricelaya

Itzulpena: Patxo Tellería

Zuzendari laguntzailea: Ane Pikaza

Ekoizpena: Pez Limbo

Koproduzioa: Teatro Principal (Vitoria-Gasteiz), Teatro Arriaga (Bilbao), Teatro Victoria Eugenia, (Donostia Kultura)

 

Sinopsia:

Euskadin, eskola baten jolastokian.

Zazpi lagun ari dira jolasten.

Ez dute elkar ezagutzen baina bertan daude, gune berean… arrazoiren batengatik.

Hau da Harri orri ar-ren hasiera, sekulan hitz egiten ez dugunaz hitz egiten duen ikuskizuna: euskal kontaketa, bakar bat ez dena, askotarikoa baizik, non oraindik beldurra baitagoen gure jarrera politikoa ezagutarazteko, odolak zer esana duen herrialde batean.

Elkarbizitza Euskal Herrian beti izan da konplexua. Beldur-urteek min handia eta era askotakoak sorrarazi zituzten. Gaur aurrera, etorkizunera, begiratzeko unea da. Hausnarketa eta autokritika egin behar da. Baina, batez ere, elkar topatzea dagokigu. Hori da aurkezten dugun patioa: elkarbizitzako espazioa non ideologia ezberdineko pertsonen elkarbizitza ematen baiten, enpatiazko ariketa, askatasunari eta giza eskubideei eginiko kanta. Bestearen begietara begiratuz zauriak sendatu nahi dituen antzerki ikuskizuna.