Antigone edo ezetzaren beharra

2020-06-26 | EHAZE
  • Horman Poster
  • 2020-11-05
  • 19:30
  • Arriaga antzokia (Bilbo)

Azaroak 5, 19:30
Bilbo – Arriaga antzokia.

 

Alaia Martinek idatzitako sinopsia:

“Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat.”

FITXA TEKNIKOA:

Testua: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Igor de Quadra.

Dramaturgia eta interpretazioa: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti.

Eszenografia: Miriam Isasi.

Jantziteria: Alberto Sinpatrón.

Argiztapena: Arantza Flores.

Soinua: Asier Renteria.

Argazkiak: Aitane Goñi, Yuri Agirre (Kulturaz kooperatiba).

Bideoa: Arriguri.

Laguntzaileak: Kulturaz Kooperatiba, Garaion Sorginguna, Eusko Jaurlaritza, Teatro Arriaga antzokia, Zornotza aretoa.

Ekoizpena: Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin.