Image default
Estreinaldiak

Album (Formol)

Estreinaldia: Azpeitiko Soreasu antzokian, azaroaren 11an 19:00etan.

Zuzendaria: Edurne Azkarate.

Aktoreak: Mikel Ibarguren, Intza Alkain.

Sinopsia:

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?
Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?
Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?

Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.
Baina zer daukagu guk esateko?
Zer espero da gutaz?
Nor gara gu?

Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.

Ongi etorri gure kaiolara.

Erlazionatuak

Naon Tokin (Dejabu konpainia, Rodriguez & Ndungmandum)

Admin

Itsas Behera – Pez Limbo

Admin

Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean (Naita Produkzioak)

Admin

Iruzkina egin