Renata

Kamikaz kolektiboaren lan berria.

2024-12-21 | EHAZE
  • Kamikaz kolektiboa
  • 2025-02-01
  • 19:00
  • Durango - San Agustin

SINOPSIA:

Azken orduko albistea: Renata berpiztu egin da! Renata 133garren aldiz hil da; marrazoz betetako piszinara salto egin eta bururik gabe geratu denean. Lasai, berehala berpiztuko baita.

Renata etengabe hil eta pizten da, esku artean hil ala biziko misio bat daukalako.

Pantailen artean desitxuratzen ari den sistema aldrebes baten erdian, lortuko ote du nola bizi ahaztu duen jendartea esnatzea?

LANTALDEA:

Testua, antzezleak eta zuzendaritza: Iraia Elias, Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga, Xanti Agirrezabala.
Zuzendaritzan bidelagun: Espe Lope.