- 2020-02-20
- 20:00
2020ko otsailak 28 eta 29, 20:00.
Titulua: Ni, munduko txarrena.
Autorea: Antonio Muñoz de Mesa.
Zuzendaritza: Olga Margallo.
Musika originala: Iñaki Salvador.
1695 urtean Santa Paula komentua izurriteak har-tua dago, erraustua. Sor Juana Inés de la Cruzi ordu gutxi gelditzen zaizkio bizirik. Bere ahizpek Elizari aurre egin izana leporatzen diote. Bere aitorleak gi-zonak Jaungoikoa baino gehiago maite izana aur-pegiratzen dio. Juanak bere golkorako dio merezi izan ote duen guztiari eta guztiei aurre egitea ema-kume eta idazle gisa libre izateko.Musika, umorea, melodrama erromantikoa, trage-dia eta amaierarako, ikusleek bakarrik izango duten erantzuna.