Miñan

Aurrestreinaldia Luhuson izango da, urriaren 18an 20:30ean.

2024-10-15 | EHAZE
  • Artedrama
  • 2024-10-25
  • 19:30
  • Bilbo - Arriaga

«Ibrahimaren istorioak primeran laburbiltzen du
migratzaileen odisea»
Amets Arzallus

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.

Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

LAN TALDEA:

Egileak: IBRAHIMA BALDE, AMETS ARZALLUS.
Egokitzapena: TIMBERLAKE WERTENBAKER.
Zuzendaria: ANDER LIPUS.
Zuzendari laguntzailea eta koreografia: PHILIPPE DUCOU.
Aktore zuzendaritza: MANEX FUCHS.
Aktoreak: ANDER LIPUS, SAMBOU DIABY, EIHARA IRAZUSTA, MIKEL KAYE.
Kanpo begirada: XIMUN FUCHS.
Argiztapena: OIER ITUARTE:
Eszenografia: JOSE PABLO ARRIAGA.
Musika: AITOR AGIRIANO (TORO).
Jantziak: IKERNE GIMENEZ.
Argazkiak: AINHOA RESANO.
Teaserra: JAVI SEVA, EKAIN ALBITE, LUCIA FEUILLET.
Ekoizpena: IASONE PARADA.
Diseinu grafikoa eta teknika: MIKEL UNAMUNTZAGA.
Banaketa: IRANTZU AZPEITIA.
Mediazioa: ARANTXA HIRIGOYEN