Itzulera

Dejabu konpainiaren estreinaldia.

2024-11-05 | EHAZE
  • Dejabu
  • 2025-01-18
  • Errenteria/Orereta - Lekuona

SINOPSIA:

Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, eta Urko Redondo, Dejabu konpainiako kideak eta sormen krisian daudenak, Mexikora joango dira dokumental bat grabatzera. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea. Zein da bizitzaren benetako funtsa? Nola topatu norbere bidea? Lehenetsi al daiteke zaintza bizi garen sistema honetan? Zer paper du horretan komunitateak? Ba al du zentzurik sorkuntzak/artea egiteak estintzioruntz doan mundu honetan? Ba al dago esperantzarik? Abentura profesional eta pertsonal honetan planteatzen diren gaietako batzuk baino ez dira.

Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.

Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.

LANTALDEA:

Zuzendaritza eta ideia: Dejabu konpainia.
Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo, Miren Alcalá.
Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano.
Idazketa: Dejabu, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin.
Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar.
Musika: Ander Fernandez.
Jantziak: Barbara Rasso.
Argi diseinua: Andoni Mendizabal.
Argi eta soinu teknikariak: Andoni Mendizabal eta Itziar Bote.
Eszenografia: Dejabu konpainia.
Komunikazioa eta diseinu grafikoa: Rodriguez & Ndungmandum.
Ekoizpena: Dejabu konpainia.
Banaketa: Artedrama.