Intxaurra

2022-10-24 | EHAZE
  • Mairu antzerki tailerra
  • 2022-11-18
  • 19:00
  • Soreasu (Azpeitia)

Azaroaren 18an, 19:00etan, Azpeitiko Soreasun (Euskal Antzerki Topaketak).

LANTALDEA:

Zuzendaritza: MAIRU (Manex Fuchsen laguntzarekin).

Testua: Gaizka Sarasola.

Antzezleak: Josune Etxepare, Ainara Ribera, Ritxi Abril, Iban Garro, Juanen Saralegi eta Gaizka Sarasola.

Argi diseinua: Andoni Mendizabal.

Soinu diseinua: Ibai Gogortza.

Musika: Ibai Gogorza eta Gaizka Sarasola.

Eszenografia eta atrezzoa: Adrian Labadie eta Eduardo Conde.

Jantziak: Marodi Sorkuntzak.

Kartela: Garazi Conde.

Argazkiak: Gotzone Rekondo.

(*) Kantuetako ahotsak: Jean Baptiste Suhas (1884-1964) eta Xalbador (1920-1976).

SINOPSIA:

Terexa gaixorik dago, baina bera ez du bere osasun egoerak arduratzen. Etxeko intxaurrondoaren osasunak kezkatzen du. Intxaurrondoak ere gaitza badu. Burutan du bere garaian konponbideren bat aurkeitu zuela, baina ez du zehaztasunez gogoratzen. Larritasunak, gaixotasunarekin batera, Terexa itotzen du. Bere eldarnio eta ametsetan, familiaren iragaeko hiru mamuren agerpenek, babesa eta konpainia eskaintzen diote. Hala ere, gero eta nekezagoa zaio arnasa hartzea.