
- amaHiru
- 2025-05-08
- 19:00
- Donostia - Museum Cemento Rezola
SINOPSIA:
Mundua amaitu da eta igogailu baten barruan harrapatu zaitu. Antzezlanaren izenean esaten da. Spoiler handia da. Baina lasai, gure antzezlan berriaren hasiera besterik ez da.
Idoia eta Julen igogailu batean esnatzen dira. Ez dute ezer gogoratzen. Nola iritsi dira bertara? Zergatik ezin dira atera? Eskerrak igogailu konpainiako telefonistak laguntza bidali duen. Berehala aterako dituzte bertatik. Bitartean, jarri eroso eta pentsatu galdu duzun bizitza horretan. Mundua amaitu da. Orain bizitza berri bat zain duzu. Agian dena pikutara bidali behar genuen zerotik hasteko.
LANTALDEA :
Egilea: Iñaki Cid Larrea.
Zuzendaria: Jon Ander Alonso.
Aktoreak: Eneritz Sanchez, Iñigo Elosegi, Iñaki Cid.
Atrezzoa: Alvaro Ledesma.
Ekoizpena: Javi Arbillaga.
Bideo/Argazkiak: Estitxu Veintemillas.
Kartela: amaHiru konpainia.
Argiak: Eragin.
Musika: Iñaki Cid / Naxker.