
- Don Inorrez eta Metrokoadroka
- 2025-02-08
- 19:30
- Donostia - Lugaritz
AZTIA: Musika, literatura, butoh dantza eta antzerkia.
Don Inorrez-en Aztia izeneko diskoan oinarritutako kontzertu dramatizatua.
SINOPSIA:
Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du. Bertan autolaguntzaz mintzatuko da, zirikatzaile. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan, “Zoriontasuna hasiera besterik ez da” aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin.
Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek AZTIA proiektua sortu dute. Proiektuaren lehen emaitza urtarrilean argitaratuko den diskoa izango da, bigarrena kontzertua eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa. Oholtza gainean umorea eta doinu kutsakorrak izango dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartuta.
Taula gainean izango dira: Ainhoa Alberdi, Karlos Arancegui, Oier Guillan, Fernando Neira eta Imanol Ubeda.
—
Aztia bakarrizketak autolaguntzaren guru bati egiten dio erreferentzia: Patrika Zabalegi, munduko terapia ofizial eta ez-ofizial guztietan aditua. Patrika Zabalegi bufoiaren arimatik gertu dagoen ironia darabil, bere buruaz barre egiten du, eta publikoari ezerosoak zaizkion gaiak jartzen dizkio aurrez aurre. Bizi ditugun garaietan gure jendarteak duen kanpo-laguntza-dependentzia hasteko, baina hondo-hondoan gertukoak senti ditzakegun hamaika gai ekarriko ditu hizpidera: bakardadea, besteen beharra, euskal kultura, erakundeen kultur politikak, desilusioari buelta emateko beharra… Umorez eta maitasunez mintzatuko da aztia bakarrizketa honetan: lotsagabe, baina ez axolagabe.
LANTALDEA:
Musika: Don Inorrez.
Musikariak: Imanol Ubeda eta Karlos Arancegui.
Hitzak eta dramaturgia: Oier Guillan.
Aktore-dantzaria: Ainhoa Alberdi.
Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
Argiak: Junki Mayo.
Ekoizpena: Don Inorrez & Metrokoadroka.
Banaketa: ENTER banaketak.
Laguntzaileak: Lugaritz kultur etxea, Loraldia, Oiartzungo Udala.