Atearen bestaldean

Testurik gabeko lana, familia osoari zuzendua.

2024-02-16 | EHAZE
  • Hika Teatroa
  • 2024-02-25
  • 12:30
  • Astigarraga (Erribera)

SINOPSIA:

Atearen bestaldean, pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. TESTURIK GABEA.

Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta egiterrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira.

LANTALDEA:

Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
Aktorea: Sandra Fdez.Agirre.
Musika zuzenean: Unai Celaya.
Musika konposaketa: Unai Celaya.
Argi diseinua: Xabier Lozano.
Espacio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga.
Jantziak: Xabier Mujika.
Promozio bideoak: Ugaitz Albisu.
Diseinu grafikoa: Nagore Martínez.
Teknika: Eraginstac.
Produkzio exekutiboa: Hika teatroa.
Komunikazioa: Nagore Martinez.
Administrazioa: Asun Etxeberria.