Arima eta bihotza

Jokin Oregik idatzitako pieza laburra.

2025-03-07 | EHAZE
  • Tartean
  • 2025-02-27
  • 19:00
  • Bilbo - Kalderapeko

Sinopsia:

2060 urtean gaude. A eta B elkarrekin bizi dira Lezoko etxe batean. B azken boladan aztoratuta dabil A erabat alfertuta dabilelako, ez du apenas etxeko zereginik egiten; gero eta narrasago, dezente (edo indezente) alprojatuta. B sumintzeraino nazkatu da bestearen jokaerarekin. Izan ere, B sinistuta dago A robota dela, berak bere poltsikotik erositako robota, etxeko zereginak egiteko eta beste hainbat kontutan lagungarri izan zedin. A, berriz, pazientzia galduta dabil azken aldian, B robota erosi zuen orain urte erdi etxeko zereginetan lagundu ziezaion, baina egunak dira, akatsen bategatik edo, B sinistuta dagoela pertsona normala dela.

Otsailaren 27an BILBOko Kalderapeko tabernan 19.00etan. Lautan3 antzerki jaialdiaren baitan