
Euskarazko antzerkigintza bere osotasunean bultzatzeko, prestijiatzeko eta ikusgarri egiteko elkartea, oinarri hauekin:
- Euskara: Euskaraz taularatzen den guztia, euskarazko sortze prozesuak bultzatzen interes berezia jarrita.
- Euskal Herri osokoa: Euskara hitz egiten den lurralde osoa aintzat hartzen duena.
- Independentea: Ez-instituzionala baina bai diruz lagundua.
- Erreferentea: Euskarazko antzerkigintzako beharren, erronken eta errealitatearen erakusleihoa.
- Elkargunea: Antzerkiaren-geruza guztien beharrei erreparatuko die: zirkuitu profesionalean, semiprofesionalean, afizionatuan, norberak bere burua nola definitzen duen errespetatuta.
- Antzerkizaletasuna: Antzerkizalea da euskarazko antzerkigintza bultzatzea xede duen edozein talde edo norbanako, sorkuntza prozesutik erakustera doan prozesu osoan dauden eragile guztiak, publikoa barne.
- Ikusgarritasuna eta prestijioa: Antzerkigintzaren ikusgarritasuna bermatzeko komunikazio planak, euskarazko antzerkigintzaren prestijioa.
- Eragilea: Publikoaren sorkuntzarako estrategiak, antzerkiak hezkuntzan duen presentzia, euskararen testuinguruan antzerkia lantzeko kodeen sorkuntza.
- Bazkideek sostengatua: Bazkideek sostengatua, baina sektore osoarekiko lan egiteko bokazioz.
- Egituraketa: Batetik, egitura teknikoa soldatapeko langileek eta zerbitzukako ordainketen bitartez gauzatuko da. Bestetik, zuzendaritza bazkideek osatua izango da modu errotatibo batean.
- Eraldatzailea: Antzerkigintzak parte hartzen duen jendartean bete dezakeen paper eraldatzailearekiko sentsibilitatea.