Proiektuak
“EHAZE Antzerkizale elkartea euskarazko antzerkigintza bisibilizatzea eta bultzatzea xede duen elkartea da”
EHAZE Antzerkizale elkartea euskarazko antzerkigintza bisibilizatzea eta bultzatzea xede duen elkartea da, bere osotasunean: publikoaren eserlekuetatik oholtza gainera, zaleetatik profesionaletara.
Euskarazko antzerkia zertan den iritzi publikoari komunikatuz, sortzaileek maila guztietan egiten duten lana bisibilizatuz eta euskal teatroan mugitzen dena komunikazio mailan saretuz euskarazko eszenaren ahalduntzean lagundu nahi du EHAZEk.
Halaber, kontziente gara euskal teatroa ulertzeko moduetan dagoen aniztasunaz. Hori eragozpen baten modura ikusi beharrean, potentzial baten moduan ikusi nahi dugu. Horri begira jarri ditugu proiektu hauek, kasu askotan beste eragile batzuekin elkarlanean:
Ganbila.eus
Euskal teatroaren dokumentazio gunea sarean: ganbila.eus (Orrialdea osatzen ari gara).
Info +Euskarazko antzerki estreinaldien ERREGISTROA
Azken urteetan euskaraz estreinatu diren helduentzako lanen zentsoa publikatu du EHAZEk. Tresna garrantzitsua izan da hau euskarazko teatroaren erradiografiarako, eta erakunde publikoekiko interlokuziorako.
Info +Antzerki amateurra bultatzeko eta saretzeko ekimenak
Teatro zaletasuna oinarri-oinarritik bultzatzeko xedez sortutako ekimena. Ikus gehiago hemen: ertzak.eus
Info +Euskarazko Teatroaren LEKUA
2019an Azpeitiko Kultur Mahaiarekin batera martxan jarritako gogoeta plaza, Azpeitiko Antzerki Topaketen barruan.
Info +GANBILA antzerki bilduma
Euskarazko teatro argitalpengintza modu jarraian eginkortzeko xedez, Susa argitaletxearekin batera sortutako proiektua. EHAZEk bere gain hartu du liburuen edizioa, bazkideekin sortutako edizio-talde batekin. Ikus gehiago hemen: ganbila.eus
Info +EHAZE antzerki bilduma
Helburu hauekin 2016an sortutako bilduma propioa: euskarazko sortzaile garaikideen lana bisibilizatzea eta prestijiatzea batetik, euskal teatroaren inguruko gogoeta eta ikerketa bultzatzea bestetik. Ikus gehiago hemen: ehaze.liburuak.eus
Info +EHAZE Durangoko Azokan
Durangoko Azoka liburugintzatik haratagoi, euskal kulturaren erakusleihorik osoena bilakatu da. Hori dela eta, bertan euskaol teatroaren presentzia areagotzeko ahalegina egin du EHAZEk: Szenatokian elkarlana, euskarazko teatro liburuen presentzia stand-dean, eta euskarazko sortzaile garaikideen lana bisibilizatzeko liburuen argitalpenak.
Info +