Bazkideen txokoa

“Elkargune funtzioa bete nahiko luke EHAZEk, euskarazko antzerkigintzan dauden sentsibilitateen eta funtzionatzeko moduen aniztasuna errespetatuta”

EHAZEko bazkideak elkartearen ezinbesteko sostengua. Ekonomikoa, batetik, bazkide kuotei esker bermatzen duelako elkarteak, neurri handi batean, autogestioa. Parte hartzailea, bestetik, asanbladako irizpideei segika funtzionatzen duelako unean uneko zuzendaritza batzordeak. Bazkideek urteko kuota bat ordaintzen dute, udazkenean kobratzen dena. Bi kuota mota daude:

Bakarka

50€

(urtean)

Taldea/konpainia

100€

(urtean)

Elkartea sostengatzeaz gain, EHAZEk berak honakoa eskaini nahi die bazkideei: euskarazko antzerkigintzaren komunitatea saretzea, zabaltzea eta bisibilizatzea.

Bazkidetzaren ezaugarriak

  • 1

    Informazio buletina hilean behin jasotzea: EHAZEren funtzionamendu eta proiektuei buruzko informazioaz gain, euskarazko antzerkigintzari dagozkion deialdiak eta albisteak.

  • 2

    EHAZEk bultzatutako proiektuetan parte hartzeko aukera, norberaren gustu, behar eta nahien arabera: Durangoko Azoka, ekitaldien antolakuntza, euskarazko antzerkigintzaren bisibilizaziorako ekimenak, eta abar.

  • 3

    EHAZEko zuzendaritzak tarteka auzolan deialdiak egiten ditu (Durangoko stanerako adibidez), deialdi hauei erantzutea borondatezkoa da, konpromisorik gabekoa. EHAZErentzat ezinbestekoak dira deialdi hauek: proiektuei aurre egin ahal izateko, eta euskarazko antzerkigintzako komunitatea aurez aurreko hitzorduen bitartez sendotzeko joateko.

  • 4

    EHAZEk urtean behin deituko du asanblada orokorra, eta bertan zuzendaritzaren norabidea finkatuko da.

BAZKIDE EGITEKO

Idatzi email bat info@ehaze.eus epostara,
eta zurekin jarriko gara harremanetan.