25 gau eta bat gehiago

2021-03-12 | Ane Zabala, Galder Perez
Izenburua: 25 gau eta bat gehiago. Gilkitxaro antzerki taldeak 25 urte.
Egilea: Ane Zabala & Galder Perez.
Hitzaurrea: Oier Guillan.
Hitzostea: Olatz Gorrotxategi.
Argitaratzailea: EHAZE-Antzerkizale elkartea.
Ezaugarriak: Antzerkia. 232 orrialde. 14×22cm.
Hizkuntza: Euskara.
Argitalpen data: 2021eko abendua.
Lizentzia: Creative commons.
ISBN: 978-84-09-35451-1
Prezioa: 15€

Liburu hau Galder Perez eta Ane Zabalak osatutako Gilkitxaro antzerki taldearen 25. urteurrena ospatzeko sortu da. Liburuaren barruan bi atal topatuko ditu irakurleak: batetik, Euskal Herriko hamaika sortzailek partekatutako oroitzapenak, Gilkitxarorekin lotuta baina, era berean, euskal teatroaren garai oso bateko erretratua osatzen dutenak. Bestetik, taldearen hiru obretako gidoiak: Honolulu, leku bat, 8 begi eta Adarretatik zintzilik.