ZURRUNBILO jaialdia Gasteizen, martxoko azken egunetan

Baratza aretoak ZURRUNBILO jaialdi ezagunaren X. edizioa antolatu du Gasteizen.

2025-03-25 | EHAZE

Baratza aretoak ZURRUNBILO jaialdia antolatu du, euskarazko arte eszenikoen topaketa. Martxoaren 27tik 30era izango dira ekitaldiak, jarraian duzue egitaraua osorik.

Martxoak 27 Osteguna
Zurrunbilo Jaialdiaren programazioa Garaion Sorgingunea-Ozaetan hasiko da ostegunean film baten proiekzioarekin, Garaion espazioa eta Zinhezba eta kalakalab kolektiboekin elkarlanean.

Martxoak 28 ostirala

Metrokoadroka eta Don Inorrez taldeen Aztia (Baratza aretoan).

Martxoak 29 larunbata
Larunbata egun berezia izango da, hiru ikuskizun izango ditugu espazio ezberdinetan, Baratzatik hasita, ondoren kaletik eta azkena Izaskun Arrue Kulturgunean. IAKarekin elkarlanean antolatzen dute Baratzakoek egun hau, eta sarreretan BONO bezala hartu ahalko da guztira joan nahi izanez gero.

19:00etan, berriz, Tripak kolektiboak Platea obra taularatuko du, Baratzan bertan.

Martxoak 30
Laura Penagosen Putaren bakarrizketa eroetxean pieza.

Atera sarrerak hemen.

Eta informazio gehiago hemen.