Apirileko lehen astebururako zegoen aurreikusia Zurrunbilo ekimena Baratza aretoan. Bertan, euskarazko dramaturgia berriei loturiko hainbat emanaldi, amaituak zein sortze prozesuan, eta arte eszenikoetako hainbat eragileren parte hartzearekin gogoeta egun bat. Beste hamaika proiektu bezala, koronabirusaren etorrerarekin mugagabe atzeratu zen Zurrunbilo, baina àsa den apirilaren 4an gogoeta online egiteko aukera eman zuten Baratzakoek. Jende askok parte hartu zuen, kudeaketa ez zen erraza izan, baina ahalegina zinez estimatzekoa. Jarraian ikus ditzakezue gogoeta egunerako zabaldu ziren bideoak (HEMEN jatorrizko orrialdea).