Image default
Albisteak

“Zizteberg” bekak jarri ditu martxan Eztena jaialdiak

Hastapenetan diren pieza eszenikoak laguntzeko Zizteberg bekak jarri dutu martxan Errenteria/Oreretako Eztena jaialdiak. Diru laguntza eta egonaldi labur bat egiteko aukera izango dute beka jasotzen dutenek, eta ekainean egindako lana erakutsi ahal izango dute “Piezak” ekimenean, publikoarekin kontrastatuz.

Eztena arte eszenikoen jaialdiak “Zizteberg bekak” jarri ditu martxan,
sormen prozesuaren hastapenetan diren piezak laguntzeko.

Deialdi bitartez aukeratutako sei piezek Errenteria/Oreretako Lekuona
Fabrikan egonaldi laburra egin ahal izango dute, jaialdiak irauten duen
bitartean; horrez gain, diru-laguntza bat izango dute, eta egindako
lanak jaialdiaren egitarauaren barruan (ekainaren 11an) Niessen
auditorioan erakutsi ahal izango dira. Prozesuan egonik, helburua
publikoarekin elkarrizketa abiatzea izango da, Eztenako kideek
gidaturik, egileei piezaren sorkuntzan lagungarri izango zaielakoan.

Hemen oinarriak: http://eztena.eus/

ztena jaialdiaren 14. edizioa ekainaren 5etik 12ra izango da, ohiko
moduan Zizt! eta Mikelazulo kultur elkarteek antolatuta, Errenteriako
Udalaren lankidetzarekin. Laster emango dugu ezagutzera egitarau osoa.

Informazio gehiagorako:

Eztena jaialdia
eztena@eztena.eus
6799977276 / 686614266

Erlazionatuak

2019ko analisia Berrian, Agus Perezen eskutik

Admin

“Bidenteak gara” liburuaren paperezko edizioa ere kalean

Admin

Euskarazko estreinaldien azterketa: 2011-2021

Admin

Iruzkina egin