“Zale” Elorrioko I. Antzerki konpainia ez profesionalen jaialdian izena emateko epea zabalik

2025-03-18 | EHAZE

Elorrioko Arrapaladan antzerki taldeak “ZALE” Elorrioko I. Antzerki konpainia ez profesionalen jaialdia antolatu du. Apirilaren 6a bitarte eman daiteke izena. Jarraian informazio guztia.

“ZALE”
Elorrioko I. Antzerki konpainia ez profesionalen jaialdia
2025eko ekainaren 6, 7 eta 8an

Arrapaladan antzerki taldeak “ Zale” Elorrioko I. antzerki ez profesionalen festibala antolatzen ari da.

Jaialdia hau antzezlanak sortzen dituzten antzerki taldeak plazaratzeko erakusleihoa da.

OINARRIAK

Parte hartzeko oinarriak hauek dira:

1.- Jaialdia 2025.eko ekainaren 6, 7 eta 8an ospatuko da.
2.- Talde ez profesionalek soilik parte hartu dezakete.
3.- Antzezlanak euskaraz izango dira.
4.-Antzezlan orijinalak lehenetsiko dira. Halaber, bertsioak, egokitzapenak eta monologo
teatralak onartuko dira.
5.- Antzezle-zerrendaren erdia gutxienez emakumeak izatea lehenetsiko da.
6.-Antzezlanen iraupena gehienez 75 minututakoa eta gutxienez 40 minututakoa izango da.
7.- Jaialdiak lau antzezlan hautatuko ditu. Bi formatu handikoak eta bi formatu txikikoak.

Formatu handia: Arriola Antzokiko agertokian taularatuko dira.
Formatu txikia: Arriola Antzokiko “Ateneo”-ko agertokian taularatuko dira. (4m zabalera x 3 m sakonera)
Agertokien neurriak eta ezaugarriak: https://www.arriolaka.eus/guneak-riderra/

8.- Parte hartu nahi duten taldeek dokumentazioa helbide elektroniko honetara bidali beharko
dute zalejaialdia@gmail.com

● Eskaera orria beteta, taldearen ordezkariaren sinadurarekin eta bere NAN
fotokopiarekin lagunduta egon behar da.
● Taldearen Erregistro Legalaren eta IFK.aren fotokopia.
● Taldearen ibilbidearen azalpena.
● Antzezlanaren sinopsia, fitxa teknikoa eta artistikoa, generoa, pertsonaien
banaketa, zuzendaria eta iraupena.
● Antzezlanaren grabaketa osoa, euskarri digital bateragarri edota esteka.
● Argazkiak, eta prentsan argitaratutako kritikak baleude, eskertuko lirateke.
● Antzezlanaren kartela.

9.- Dokumentazioa aurkezteko epea 2025eko apirilaren 6ra arte izango da, 22:00etan itxiko da.
Ez da aintzat hartuko epez kanpo aurkeztutako eskaerarik.
10.- Jaialdi honetan parte-hartzeak oinarrien onespena adierazten du.

HAUTAKETA PROZESUA

Jaialdian parte hartuko duten taldeak erabakitzeko hautaketa batzordea sortuko da.

Hautaketa batzordea osatuko dute:

Arriolako kultur dinamizatzailea
Arrapaladan taldeko kideak
Elorrioko kultur eragileak

Jasotako eskaera guztien artean, bi antzezlan formatu txikikoak eta bi antzezlan formatu handikoak aukeratuko dira.

Hautatutako taldeek 800€ formatu handian eta 300€ formatu txikian jasoko dituzte parte hartzeagatik soilik. Laguntza hauek kobratzeko irizpideak dokumentu amaieran datoz zehaztuta. (1)

Hautaketa egin ondoren, hautatutako taldeei jakinaraziko zaie emanaldiaren eguna eta ordua.

Hautaketaren berri 2025eko maiatzaren 5ean emango da.

Hautatutako taldeei erabili ahalko duten aretoko baliabide teknikoen berri emango zaie.

Taldeak bere ekipo teknikoa jarri dezake, horrela baderitzo. Aretoko baliabide teknikoak erabili nahi izanez gero, antolakuntzari aurretiaz jakinarazi beharko zaio.

Taldeek emanaldi egunetan prestutasuna eta malgutasuna izan beharko dute antzezlanen antolakuntzarako. Aipatutako datetan prestutasun faltak, antzezlana jaialditik kanpo utz dezake.

FESTIBALAREN EGITARAUA

Ekainak 6 Ostirala: 20.00etan eta 22.00etan
Ekainak 7 Larunbata: 20.00etan eta 22.00etan
Ekainak 8 Igandea:

Eguerdian kale antzerkia egongo da.
Arratsaldean, 17.00 etan. Arriola aretoan Arrapaladan taldeak bere antzezlana “Abdukzioa,
ke barbaridad!” antzeztuko du, Zale jaialditik kanpo.

Ekainaren 8an, arratsaldeko ekitaldiaren amaieran sari banaketa izango da.

SARI BANAKETA

Epaimahaiaren osaketa:

Udaletxeko kultur zinegotzia
Udaletxeko kultur teknikaria
Arriolako kultur dinamizatzailea
Arrapaladan taldeko kideak

Ekitaldiaren amaieran Epaimahai Ofizialak ondorengo sariak emango ditu:

Ikuskizun onenaren saria. 250€ + Diploma.
Publikoren Saria. 250€ + Diploma.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

“ZALE” Elorrioko I. Antzerki konpainia ez profesionalen jaialdiari buruzko informazioa jasotzeko:

zalejaialdia@gmail.com
edota arriola@arriolaka.eus idatzi. Tel. 946583152
Helbidea: Arriola antzokia. Elizburu kalea 3. 48230 Elorrio Bizkaia.

https://www.arriolaka.eus

(1) Laguntzak faktura bidez ordainduko dira. Fakturak elkartearen izenean eta kopuruak zerga guztiak barne izan beharko ditu.