“Yuri Sam” antzezlan historikoa osorik sarean

2025-03-11 | EHAZE

Ganbila.eus webgunean jarraitzen dugu euskal antzerkiaren argazki garaikide eta historikoa osatzen, dokumentazioaren bitartez, transmisioa eta pentsamendua xede. Oraingo honetan, Yuri Sam antzezlana eskaini dugu osorik., Ander Lipusen kolaborazioari esker.

Ganbila.eus-eko ikus-entzunekoen atalean sarean dauden bideoak estekatu eta batu ditugu orain arte: antzezlanak osorik, trailerrak eta teaserrak. Gaurko egunean 171 dira bildutakoak. Yuri Sam honekin gu geu hasi gara lortutakoak sarera igotzen, Ganbilaren datu basetik. Hartara, interesa duten eragileei aukera hori ere eman nahiko genieke, bideoak gure datu basean gordetzekoa eta sarera igotzekoa, nahi duen ikerlari, ikasle, kazetari, antzerkiale orok kontsulta egin ahal izan dezan.

Ganbila.eus-en “Yuri Sam” bilatzen baduzue, Artezblai argitaletxeak publikatutako testua topatuko duzue osorik, eta baita duela hogei urte inguru plazaratutako antzezlanaren kritika, erreportajea eta liburu kritika ere.