Urriaren 29an hasiko dira XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketak

2020-10-07 | EHAZE

(Iturria: Uztarria).

Hika Teatroaren Tonbola antzezlana eskaini ostean aurekztu zuten aurtengo egitaraua. Tartean izango da zer ikusia, orain arte gutxi ikusitako lanak, estreinaldiak… Oro har, Azpeitia izango da, beste behin ere, euskaraz sortzen den antzerkiaren erakusleiho nagusia. Jarraian duzue egitaraua osorik:

Egitaraua

Hona hemen, XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketen egitaraua:

Urriak 29, osteguna. Matriuska, Iraia Elias eta Amancay Gaztañagaren eskutik. 19:30ean, Dinamoa sormen gunean. Helduei zuzendutako obra da.

Urriak 30, ostirala. Erlauntza, Vaiven produkzioaken eskutik. 19:30ean, Soreasu antzokian. Helduei zuzendutako lana da.

Urriak 31, larunbata. Kaskarot, ATX Teatroaren eskutik. 17:00etan, Soreasu antzokian. Haurrei eta helduei zuzenduriko antzezlana da.

Azaroak 1, igandea. Fadoak entzuten zituen gizona, Xake produkzioaken eskutik. 19:30ean, Soreasu antzokian. Helduei zuzendutako obra da.

Azaroak 5, osteguna. Urruna, Tripak konpainiaren eskutik. 19:30ean, Dinamoa sormen gunean. Helduei zuzendutako antzezlana da.

Azaroak 6, ostirala. Lanaz eta xaharretaz, Bonbon Beltz taldearen eskutik. 19:30ean, Soreasu antzokian. Helduei zuzendutako lana da.

Azaroak 7, zapatua. Ikimilikiliklik, Mari de Jongh Teatroaren eskutik. 17:00etan, Soreasu antzokian. Haurrei eta helduei zuzendutako lana da.

Azaroak 12, osteguna. Tribiz, baserri galdue, Jon Ander Urrestiren eskutik. 19:30ean, Dinamoa sormen gunean. Helduei zuzendutako obra da.

Azaroak 13, ostirala. Antigone edo ezetzaren beharra, Horman Poster taldearen eskutik. 19:30ean, Soreasu antzokian. Helduei zuzendutako antzezlana da.

Azaroak 14, larunbata. Pinocchio lana, Gorakada Teatroaren eskutik. 17:00etan, Soreasu antzokian. Umeei eta helduei zuzendutako lana da.

Azaroak 15, igandea. Guateke, Eromen produkzioaken eskutik. 19:30ean, Soreasu antzokian. Helduei zuzendutako lana da.

Azaroak 20, ostirala. XXXVIII. Antzerki Topaketetako hainbat gune eta momentu gogoratuz, sari banaketa. 19:30ean, Dinamoa sormen gunean.