Donostian Samuel Beckett-en Lehen Amodioa eskainiko du Antzertiola-EHUko antzerti faktoriak eta Agerre Teatroak, Maite Agirreren zuzendaritzapean. Ondoren Aulki beroa izeneko ekimena antolatu dute, Esther Uriak dinamizatua, zeinean ikusleek pertsonaiekin (ez aktoreekin) solas egin ahal izango duten.
Donostian antolatu dute hitzordua, otsailaren 27an 19:30ean Ernst Lluch kultur etxean. Sarrera librea eserlekuak bete arte.
Honatx egileek azaldu dutena: “Samuel Beckett-en piezaren egokitzapen honek lur jota dagoen gizon bat, familiaren barrutik kanporatutakoa, eta emakume bat, emagaldu begiokerra aurkezten dizkigu. Obra amaitzean, ikusleek beren inpresioak eta iritziak partekatuko dituzte taularatutako pertsonaiekin.”
Maite Agirrek berak azaldu digu antzerki piezaren ostean eskainiko duten AULKI BEROA ekimenaren nondik-norakoa: “Experientzia berri bat izango da: obra bukatuko da eta publikoa gonbidatuko dugu AULKI BEROan parte hartzera. Aulki beroan zer? Ikusleek azal ditzakete irudipenak, iritziak, baita pertsonaiekin hitz egin ere: ez antzezlea den pertsona arruntarekin baizik eta pertsonaiarekin, zuzenean horri galdetu; halaber, ikusleak nahi duena komenta diezaioke pertsonaiari, bere jarreraz, bere izaeraz…”