Image default
Albisteak

Poltsiko Antzerki jaialdia martxan, “Ivanka”ren estreinaldiarekin

Aste honetan abiatu da Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdia, zeinean EHAZEk kolaboratzen duen. Bertan, Piszifaktoria Ideien Laborategiak “Ivanka” antzezlana estreinatuko du, jaialdiko sorkuntza saria jaso ostean.

HEMEN ikus dezakezue egitaraua osorik.

Jarraian, berriz, “Ivanka”ri buruzko informazioa (Oharra: maiatzaren 8ko emanalodia Egia kultur etxean izango da azkenean).

Sinopsia:

Ivanka gure herrira iritsi den ekialdeko etorkin gizajo bat da. Haren kontakizunari esker jakingo dugu zergatik utzi behar izan zuen bere herria eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deserosoa egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…

Erlazionatuak

Durangoko Azokako ekitaldien bideoak

Admin

“Ivanka” proiektua garaile, Donostiko Poltsiko Antzerki deialdian

Admin

Antzerkizale feministen topaketa irailaren 10 eta 11an Garaionen

Admin

Iruzkina egin