Euskaltzaindiak plazaratu duen “LAUTAN HIRU antzerki ekoizpena sustatzeko laguntzara aurkezteko epea irailaren 15a bitarte egongo da zabalik. Lautan Hiru jaialdian 30 minutu inguruko pieza bat estreinatzeko xedez, sarituak 800 euro jasoko ditu gidoiaren idazketarako eta 1200 piezaren ekoizpenerako.
Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Aurtengoa laugarren aldia izango da.
Helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduta. Horrez gain, hautatutako lana jendaurrean estreinatzeko aukera ere emango zaio sarituari (epaimahaiak hala baderitzo, ekoizpenaren jarraipena egin ostean).
Saria 800 euroko laguntza gidoiari + beste 1.200 euro antzezlana 2024ko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatzen bada
(epaimahaiak erabakiko du hori, ekoizpenaren jarraipena egin ostean).
Gidoiak bidaltzeko epea 2023ko irailaren 15ean amaituko da.
HEMEN dituzue oinarriak osorik.