Lesakako Mairu antzerki tailerrak KEINU LEIHOAK ekimen erreferentziala antolatu du abenduaren 4, 5 eta 10ean.
Hauxe Mairuko lagunek bidalitako oharra:
Euskal antzerkigintzak, eta sorkuntzak orokorrean, badu aunitz inpultsutik eta bulkadatik. “Keinu-Leihoak”en proposamen eta sortzaile berriei gure bultzadatxoa ere egiten saiatzen gara. Bide honetatik, eta azken urteetan bulkada berriak indartsu datozenaren seinale, aurtengoan antzerkilari gazteen bi proiektu izanen ditugu gurekin. Maite Aizpurua Olaizolaren Erresistentzia arazo fisikoa da alde batetik, eta Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren eta Intza Alkainek osatzen duten Formol Laborategiaren Album bertzetik.
Hortaz gain, Eneritz Artetxek idatziriko Karanbola hirukoitza liburua ardatz hartuta, euskal antzerki sorkuntzan emakumearen presentzia aztergai izanen dugu Maringurua deituriko hitzaldi-ekitaldian, Bortzirietako Bertso Eskolako eta Mairu Antzerki Tailerreko zenbait kideren, eta Eneritz Artetxeren eskutik.
Bertze bulkada bat euskal antzerkiak aitzinera segi dezan.”
