Ikusle Klub berria Oiartzungo antzerki programazioan

Oiartzungo Antzerkizaleek eta Oiartzungo Udalak martxan jarri dute 2025-26 denboraldiko antzerki programazioa. Horrekin lotuta, EHAZEk ere parte hartuko du, IKUSLE KLUB berri baten antolakuntzarekin.

2025-09-17 | EHAZE

14. denboraldia beteko du Oiartzungo Antzerki programazioak, Oiartzungo Antzerkizleek eta Oiartzungo Udalak antolatuta. Aurten EHAZEk ere parte hartuko dute bertan, IKUSLE KLUB berri baten antolakuntzarekin.

Aurkezpenean esan berri dutenez, “Oiartzungo antzerki programazioan euskara jartzen da erdigunean, eta euskarazko ekozipenei ematen zaie arreta, bere arku osoan: amateurretik profesionalera, esperimentalenetik komertzialenera, haur, gazte zein helduentzat”.

Programazioarekin batera IKUSLE TXARTELA eskuratu ahal izango da; txartel honen bitartez, lau emanadi ikusi ostean bosgarrena ikusi ahal izango da.

Oiartzungo Antzerkizaleek zabaldu dutenez, programazio taldean lan egitea irekia da, eta norbaitek interesa izanez gero harremanetan jartzera gonbidatu dute. Horrez gain, taldean parte hartu ez baina hurrengo denboraldirako iradokizunen bat bidali nahi izanez gero, jendea proposamnak  bidaltzera animatu dute: oiartzungoantzerkizalean@gmail.com helbidera.

Programazioaz gain, Oiartzungo Antzerkizaleak herriko antzerki eskola kudeatzeaz arduratzen dira, urtetik urtera talde kopurua handitzen joan den proiektu arrakastatsua. Herriko bi ikastetxeetako ikasleekin taldeak osatzeaz gain, Txinalka izeneko helduen taldea ere dute martxan. Urtero haur eta gazteen erakustaldiekin eta Txinalkaren estreinaldi batekin amaitzen da denboraldia.

OIARTZUNGO EGITARAUA:

2025

Irailak 21: Itsas behera (Pez Limbo)
Urriak 19: Gaizki-ulertuak (Txinalka, herriko helduen taldea)
Urriak 26: Marmarra (Atx teatroa)
Azaroak 23: Aztia (Metrokoadroka)
Abenduak 14: Lotura basatiak (Goaz)
Abenduak 28: Boo jauna (Marie de Jongh) (Haurrentzako)

2026

Urtarrilak 25: Txilin hotsak + Da da ü lala (Las Bobe Bobe)
Otsailak 15: Á Peine (DesAires)
Otsailak 27: Agur Peter Pan (Yarleku) (Haurrentzako)
Martxoak 1: Kaka (Korrika kulturala)
Martxoak 15: Pinpilipauxa horiak (Mairu antzerki tailerra)
Apirilak 24: Jolastokia (T diferencia) (Haurrentzako)
Apirilak 26: Promesarik txikiena (Infinitudrama taldea) Udalbiltza GEURETIK SORTUAK
Maiatzak 10: Itzulera (Dejabu)
Ekaina: Txinalka. Herriko helduen taldea
Herriko gazteen ikasturte amaierako lanak
Irailak 12: Txondor plaza (Argimalutak) – Gurutzeko jaiak – Udalbiltza GEURETIK SORTUAK

IKUSLE KLUBA

Lur Korta eta Luix Mitxelena oiartzuarrek gidatuko dute taldea. Urriko emanaldiarekin abiatuko da esperientzia. izena ematen duten ikusleek emanaldi guztiak ikusteko aukera izango dute (igandean izan ohi dira) eta handik bi egunera, asteartez, Landetxe areton bertan elkartuko dira hura komentatzeko, konfiantza giroan. Tarteka antzezlanetako protagonistekin hitz egiteko aukera ere izango dute.

Ikusle Klubean izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko email hauetara jo daiteke:

oiartzungoantzerkizaleak@gmail.com

ehaze@ehaze.eus