Ikerketa laburpena: “Euskarazko estreinaldiak 2016-2020”

2021-05-11 | EHAZE

Asko hitz egin izan da euskal teatroari buruz, baina gutxi izan dira orain arte zehaztasunez mintzatu ahal izateko eduki ditugun datuak: Zenbat lan estreinatzen da euskaraz urtean? Haietatik zenbatek dute erdarazko bertsioa? Estreinatzen diren lanetatik zenbat talde dira enpresa, zenbat autonomo, zenbat kultur elkarte? Zenbat lan estreinatzen da haurrentzat, helduentzat, adin guztientzat? Zenbat emakumezko zuzendari dago estreinaldien artean? Era horretako galderak erantzuten hasteko, ikerketa enkargatu dio EHAZEk Lali Marimon bazkideari.

Aurreiritzi asko sumatu izan da historikoki euskarazko produkzioen inguruan, euskara hutsez izateagatik. Euskarazko eragileen artean, ordea, sarritan inpresioa izan da aurreiritzi horiek ez dutela sostengu erreal bat; edo akaso numeroek bestelako informazio bat emango luketeela, eragina izan dezakeena kultur politiketan eta programazioetan.

Lali Marimon bazkideak gidatutako ikerketak lehenengo datu batzuk jartzen ditu mahai-gainean. Haien inguruko interpretazioak eta gogoetak egiteko tenorea dugu orain, eta hurrengo pausu batzuetan datu gehiago biltzekoa.

Ikerketa zabala eta mamitsua da esku artean duguna; sarean jarri dugun lagin hau LABURPENA da, beraz. Ikerketako datu guztiak (besteak beste, jasotako estreinaldien inguruko datu zehatzak, ikerketari loturiko eranskinak, eta abar) atontzen ari gara orain. Bien artean, norbaitek ikerketaren metodologiaren inguruan (idatziz jasota daude eginahalak, erronkak eta zailtasunak) eta estreinaldien zerrenda zehatzen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, jar dadila EHAZErekin zuzenean harremanetan: info@ehaze.eus

Ikerketa hau egiteko, Lali Marimonek berak eta Agus Perez kritikariak hogeita hamar urteko eskarmentuan bildutako datuak izan dira ezinbesteko abiapuntua, EHAZEk ikeketarako jarritako ardatzekin eta pautekin batera.

Jarraian duzue LABURPENA deskargatzeko:

[penci_button link=”https://ehaze.eus/wp-content/uploads/2019/06/Euskarazko-estreinaldiak-2016-2020-LABURPENA-Lali-Marimon-eta-EHAZE.pdf” icon=”fa fa-download” icon_position=”left” text_color=”#ffffff” background=”#05a2d3″ target=”_blank”]PDF[/penci_button] Euskarazko estreinaldiak 2016-2020 Ikerketaren laburpena