Ikerketa laburpena: “Euskal Antzerki Eskolen zentsua-2021”

2021-05-10 | EHAZE

Maddi Goikoetxea bazkideak gidatuta, EHAZE-Antzerkizale elkarteak ikerketa abiatu du, Euskal Herriko antzerki eskolen egoera ezagutu nahian. Jarraian ikus dezakezuena ikerketa horren laburpena da.

(Argazkia: Amets Badiola Rubio).

Non ikasi daiteke antzerkia euskaraz? Ze antzerki eskola mota dago Euskal Herrian? Ze pedagogia lantzen da haietan? Ze baldintzatan egiten dute lan antzerkia irakatsi nahi dutenek? Era horretako galderak dabiltza airean, aspaldiko partez, euskal teatrogintzan. Azken urtean koronabirusak sortu duen egoerak, kulturaren beste hainbat arlotan bezala, areagotu egin ditu galdera horiek. Nola babestu, nola zaindu, nola lagundu, ezagutzen ez duguna?

Euskal Herriko antzerki eskolen inguruko ezagutzan pausu bat ematen saiatu gara ikerketa honekin. Maddi Goikoetxeak gidatu duen lanean datu ugari bildu da, lokalizatu diren antzerki eskola guztiekin elkarrizketak egin dira, fitxa bat osatu da, eta haiek guztiek azaldutakoarekin jarraian deskargatu dezekezuen laburpena osatu da:

[penci_button link=”https://ehaze.eus/wp-content/uploads/2019/06/euskal_antzerki_eskolen_zentsua_EHAZE_2021.pdf” icon=”fa fa-download” icon_position=”left” text_color=”#ffffff” background=”#05a2d3″ target=”_blank”]PDF[/penci_button] Antzerki Eskolak-2021 LABURPENA

Ikerketa honetan oinarritua, laster urrats gehiago emango ditugu; besteak beste, eskola guztien direktorio ireki bat. Ikerketa osorik kontsultatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: info@ehaze.eus