Ganbila antzerki bildumara harpidetzera animatu nahi genituzke irakurleak: antzerkian ikuslea bezala, teatro liburuetan ezinbestekoa delako irakurlea. Harpidetzen direnek liburuak etxean jasoko dituzte, banaka erosita baino merkeago, baina, batez ere, sinetsita gaude aurretik antzerkizale direnek bilduman barneratu orduko estimatuko dutela Ganbilaren ahalegina, eta orain arte antzerkizaletu ez direnek, gaurkotasun handiko gai sozialak gorpuzteko ahalegin bat ezagutu ahal izango dutela, formari dagokionez modu oso anitzean.
Harpidetzaren berri emateko, bideoa osatu dute Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroko kide diren Iraia Eliasek eta Amancay Gaztañagak:
Orain arte plazaratutako liburuak:
1. Bazterreko ahotsak – Miren Tirapu Goikoetxea / Beheko Larraine / Gaizka Sarasola.
2. Simplicissimus – Patxo Telleria / Tartean teatroa.
3. Francoren bilobari gutuna – Artedrama / Dejabu / LPTDP / Unai Iturriaga / Igor Elortza.
4. Isiltasuna – Eneritz Artetxe Aranaz / Dxusturi teatroa.
5. Mami Lebrun – Kepa Errasti / Xake Produkzioak.
6. Hiru geltoki lurrun – Galder Perez.
Hurrengo egileak: Erika Olaizola, Agurtzane Intxaurraga/Arantxa Iturbe, Sarah Kane, Amancay Gaztañaga, Jon Gerediaga eta Gaizka Sarasola.