Gaizka Sarasolaren “Erleak, satorrak, beleak” osorik sarean

2021-08-27 | EHAZE

Gaizka Sarasolaren Erleak, satorrak, beleak liburua irakurri daitee osorik armiarma.eus-en. Liburu hau EDO! argitaletxeak argitaratu zuen 2016an eta, bertan, hiru antzezlan topatu daitezke: Urak ttiki dire, Lur azpikoak eta Talaka. Gaizka Sarasolaren beste bi antzezlan ere osorik daude sarean, Ganbila bildumaren barruan: Zerrakuretan.

(Iturria: Literatur Emailuak).

Antzerkiaren harra barruan darama Gaizka Sarasolak, eta ez lo. Mairu antzerki tailerra eta urteotan egin duen lana da horren erakusgarri. Berriki Susa argitaletxearekin Ganbila bilduman Zerrakuretan liburua publikatua, 2016an hiru testu bildu zituen Erleak, satorrak, beleak liburuan, edo! argitaletxearekin argitara emandakoa. Osorik eskaintzen dizkizuegun hiru teatro-testuotan —Urak ttiki dire, Lur azpikoak eta Talaka—, inguruan duen errealitatea gordin hartu zuen egileak, eta bufoiaren arimari fidel, itsusia edertu, antzerki bilakatuz. Gozatu.