Euskarazko antzerki liburu berriak, bi itzulpen
EHAZE eta Susa argitaletxeko elkarlanetik GANBILA proiektua ari gara garatzen, argitalpengintzan salbuespenak salbuespen urte luzez egon den hutsunea bete nahian. Zorionez, tarteka iristen zaizkigu beste argitalpenak ere. Jarraian dituzue "Rub Robot lantegia" eta "Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?".
(Sarrerako argazkia hemendik hartu dugu)
RUR ROBOT ZAHARRA
Karel Capek idazleak 1.921ean idatzitako testu hau Xabier Monasteriok euskaratu du, hitzaurrea Juan Ignacio Perez Iglesias idatzi du, eta Izaskun Aranluzearen testuak lagunduta dator.
Liburuaren kontrazalean azaltzen zaigun bezala, asko dira testu honen bertuteak: zientzia fikziozko lehen antzezlana izan zen honakoa, “Robot” hitza obra honetarako asmaty zen, gizakien eta roboten arteko harreman gatazkatsuak islatzen ditu, eta ehun urte geroago ere gaurkotasuna galdu ez duen distopia da.
ZER GERTATU OTE ZITZAION ANA GARCIARI?
Testu hau Javier Liñera Bilboko dramagile ezagunak idatz zuen, Pabiloi 6 gunearen ekoizpen baterako. P6 berak liburuak argitaratzeari ekin dio, eta hauxe da euskaraz argitaratzen lehena. Euskarazko bertsioa Idoia Brrondorena da.
Sinopsia:
Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? antzezlana infernuetara jaistea da, ondoren, ospatu egiteko. Kanpoaldeko gorputzen mendekua, jasotako indarkeriaren suntsidura, gorputzen ospakizuna, garrasia, barrea, amorrua, isilarazitako ahotsen berbak.
Anak eskutik helduta garamatza jakin dezagun zer gertatu zitzaion, guri zer gertatzen zaigun eta zabortegiko gorputzei, gaur altxatu eta kalera irten direnei, zer gertatzen zaien.