Patri Urkizu hil da. Irakaslea, idazlea ikertzailea. Antzerkiari egin dion ekarpena motz geratzen da hitz horietan. Ezer gutxi ikrtua eta jasoa zegoen unean, berak ekin zion pasioz sarritan basamortuko zeharkaldia izan zenari. EHAZEko kide hastapenetik, antzerkizaleontzat erreferentziala izan den pertsona bat. (Argazkia: Berria).
Patri Urkizuk bere ikerketen bitartez bete dizkigu, bere ibilbide osoan, euskal teatroaren historiaz izan ditugun hutsuneak. Hari esker ulertu ahal izan dugu hobeto euskal teatroaren historia, iragana, eta haien bidetik, proiektatu ahal izan dugu etorkizuna. Urte luzez bakarkako tematze zintzoa izan denak, ordea, eman ditu fruituak. Horren isla jasotzen saiatu ginen Ekin eta Joka: azken ikerketak euskal teatroaz. Ikerlari belaunaldi berrien lanen emaitza jaso genuen bertan, eta Patri Urkizuri eskatu genion hitzaurrea idaztea, ezin bestela izan. Bertatik berreskuratu ditugu hitz esanguratsu hauek:
“Liburu honek bat egiten du bete-betean EHAZEren helburuekin, hau da, euskal teatroari buruzko dokumentazioa eta gogoeta kritikoa gauzatzea eta, haien bitartez, ikusgarritasuna lortzea. Lerro hauetan ez dugu ikusezintasunari buruzko tesirik egingo, baina ideia hori labur hartuta akaso deskubrituko genuke ikusezina ez dela existitzen ez dena, begiratua ez dena baizik, eta guk begirada berritu nahi diogu etengabe euskal teatroari.”
Eskerrik asko, Patri: saiatu gara zure ekarpenak erabitzen, eta zure bidetik, berriak sortzen.
Biba Patri, biba teatroa!