Image default
Albisteak

“Eleak eta beleak” antzerkiari buruzko irratsaioa Idoia Gereñuren ahotsetik

Idoia Gereñuk “Eleak eta beleak” antzerkiari buruzko irratsaioa abiatu du Tolosaldeko Atarian, EHAZErekin elkarlanean. Jarraian jarri dizkizuegu lehen saioetako estekak.

Faltan ditugu, oraindik ere, arte eszenioetan espezializaturiko komunikazio bide eta erakusleihoak eta, horregatik, ikaragarri poztu gaitu Idoia Gereñuren ekimenak. Hilean behin saio monografikoa eskaintzen du Tolosaldiko Atarian. Hauexek dituzue lehenbizikoak:

Oier Guillanekin elkarrizketa, antzerki testugintzaz eta Ganbila proiektuaz. Entzun HEMEN.

-Hizketan dakiten gorputzak: Iraitz Lizarraga eta Miren Tirapurekin solasaldia. Entzun HEMEN.

-Haurrekin hartu-emanean, Maider Galarza eta Kristina Roperorekin solasaldia, eta ondoren, Galder Perezen Hiru geltoki lurrun liburuaren irakurraldia, Katiuskak taldearen eskutik. Entzun HEMEN.

Erlazionatuak

Teatro esperientzia ez ohikoa Maite Agirreren zuzendaritzapean

Admin

Dokumentua: Koronabirusaren egoeraz EHAZEren ekarpena. martxoak 24

Admin

Eztena-2019ko antzezlanak osorik sarean

Admin

Iruzkina egin