Image default
Albisteak

Durangoko Azokako ekitaldien bideoak

Jarraian ikus ditzakezue EHAZEk San Agustin antzokia, Karrika antzerki taldea eta Susa argitaletxearekin batera antolatutako ekitaldien bideoak osorik.

Aurtengo Durangoko Azokan harremantzeetan eta saretzeetan sumatu den hutsunea ez du ezerk beteko. EHAZEn oso argi dugu zuzeneko kulturan (ez soilik emanaldietan, baita jardunaldietan, antzerki eskoletan, eta abarretan ere) atzerapausorik egon ez dadin, eta egoera honek arrasto negatiborik utz ez dezan, ahalegin handia egin behar dela. Jarraitzen dugu, beraz, horren alde lanean. Durangoko Azokan -Ganbilaz aparteko- EHAZEren katalogoa ez da eskuragarri egon baina, hala ere, parte hartu dugu zuzenean antolatu diren ekitaldietan. Jarraian dituzue San Agustin antzokiarekin, Karrika antzerki taldearekin eta Susa argitaletxearekin elkarlanean antolatu ditugun ekitaldien BIDEOAK. ESKERRIK ASKO parte hartzaile guztiei!!

  1. Amancay Gazta├▒aga, Miriam Romatet, Shakti Olaizola, Matxalen De Pedro.”Zergatik da zuzeneko kultura ordezkaezina?”: https://durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/bideo/32

2. Karrika antzerki taldearen irakurketa dramatizatua, Patricia Urrutiak zuzendua. “Hitzpilu Ganbila”: https://durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/bideo/79

3. Agurtzane Intxaurraga, Arantzazu Fernandez, Erika Olaizola, Oier Guillan. Ganbila bildumako hirugarren labealdiaren aurkezpena: https://durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/bideo/95

Erlazionatuak

Ganbilaren 4. labealdia plazara

Admin

Ane Zabalari elkarrizketa Gilkitxaroren liburuaz: ” Euskarazko antzerki garaikidea paperera eramateko bide bat zabaltzen ari da”.

Admin

Oiartzungo antzerki programazioa

Admin

Iruzkina egin